Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Bolueta: aski da!! (eta II)

GIZON EKIMENAko kide batzuek ondoko idazkia bidali dugu hainbat hedabidetara.

Irakurri gehiago »

Emakumeen aurkako biolentzia sorginkeria aitzakia

Armelle Le Bras-Chopard ikerlari frantsesaren liburua argitaratu berri dute, sorginkeria eta emakumeen aurkako indarkeria ardatz duena. «Les putains du diable» du izena liburuak, eta sorginkeria aitzakia Lapurdin egin ziren sarraskien inguruan ari da. Gara egunkariak elkarrizketatxoa egin zion atzoko edizioan.

Tino Brugosekin elkarrizketa Berrian

Tino Brugos XEGA (Xente Gai Astur) elkarteko koordinatzailea da eta Euskal Herrira etorri da EHGAM-ek gonbidatua hitzaldi bat emateko Errenterian. BERRIAk elkarrizketatxoa egin dio.

Dirulaguntzak gizon taldeentzat

Eusko Jaurlaritzak, Emakunderen bitartez, Berdintasunaren aldeko Gizon Taldeentzako dirulaguntza ebazpena argirataratu du EHAAn.



Aski!!!!!

Gaur goizaldean emakume bat lau gizonezkok bortxatu dutela jakin dut. Sentimendu andana pil-pilean jartzen zait, eta eztarrian gorapiloa ohiuka eraso sexistei stopaskatu nahiko nukeena, ASKIIIII DA!!!!

Gizonok badugu zer hausnartu eta, batez ere, zer egin honetan guztian. Badakit beroan ez dela pentsamendurik garbiena egiten baina bada garaia zerbait egiteko. Badakit emakumeen aurkako indarkeria egunero-egunero gertatzen dela, eta arriskutsua izan daitekeela gogor salatzea soilik bortxakeria horren ikusgarritasuna hedabideetara heltzen denean. Badakit, basakeria honen eragileak ez direla benetan errudunak (beren egintza lotsagarri horren arduradun osoak badira ere). Badakit gizon gehien-gehienek nazka (eta lotsa ere) sentitzen dutela halako gertakizunen aurrean, eta sexismo-matxismoaren gezurrak erabat sinetsi eta horien arabera jokatzen duten gizonak gutxiengo dela nabarmen. Badakit honek guztiak sexismoan, matxismoan, misoginian eta indarkerian bizitzea ezartzen digun sistema soziala duela iturburu. Badakit gauza gehiago... baina zerbait egin behar da.

Irakurri gehiago »

lan ordutegia, bateragarritasuna eta berdintasuna

Krisialdietan empresaburuek jo ohi dute lan ordutegiak luzatzeko eskatzera, eta langileek errazago onartzen dute eskaera, lanpostua mantentzen laguntzearren-edo. Lehenago gertatu da, eta gertatzen ari da oraingoan ere.

Ez dirudi, ordea, neurri hau oso etekintsua dela bateragarritasunaproduktibitatearen aldetik, eta gutxiago jendearen bizi kalitateari dagokionean ere. Are gehiago, lan ordutegia luzeagotzea sendi-lan bateragarritasunaren eta, ondorioz, berdintasunaren kaltetan da.

Egunotan Enpleguaren Kalitatearen gaineko Krongresua egiten dabiltza Donostian. Hara joan da Ignacio Buqueras y Bach, Espainiako Lan Ordutegiak Zentzuzkotzerako Batzordeko presidentea. Halakoak esan ditu donostiar hedabide baten egin dion elkarrizketan (erdaraz).

GIZON EKIMENAren aurkezpena (eta II)

Aupa laguna!

GIZON EKIMENA nondik datorren, zer den, zer nahi duen eta zelan azaltzeko asmoari jarraiki, hona duzu Santurtzin aurkeztu genuen egunean erabili genuen gidoia. Uste dugu, labur baina argi azaltzen dituen kontu horiek guztiak eta garenaren irudi garbitxoa ematen duela.

Hartzazu besarkada handia eta laster arte

Irakurri gehiago »

GIZON EKIMENAren aurkezpena

Taldearen aurkezpena egin genuenean elkarrizketa egin ziguten INFO7 irratian. bertan informazio gehiago hartu ahalko duzu geure taldeaz, eta are argibide gehiago nahi bazenu, guregana jo dezakezu, goxo hartuko zaitugu-eta.

Besarkada eta laster arte.